2017 Artea 001
Kantugiro EDIT
2017 Artea 003
Joxe 01 web
Galeria A 03
Galeria A 02
Galeria A 04
Batera live 01
Galeria A 01
Dantzaldia

 

Betiko trikitixa, kalejira eta zortzikoak, gaur egungo eta garai bateko euskal musikarekin uztartuta, (Ken Zazpi, Esne beltza, Egan, Kupela, Akelarre, Itoiz....). Eta ez dira faltako munduan zehar eta baita hemen ere entzuten diren arrakastak

Kantu Poteo

 

Bezero askoren eskaerei erantzunez, 2015ean abian jarritako ekimena.

Izenak dioen hori bera da. Beharrezko tramankulu guztiak gurpildun kutxa batean sartu eta potean ibiliko gara elkarrekin abestu eta dantzan, gorputzak eta momentu bakoitzak eskatzen duenaren arabera

Hurrentzako dantzaldia

 

Etxeko txikienek bereziki dantzatu, abestu eta ondo pasatzeko saioa da hau. Ikastolan ikasten dituzten abestiak, betiko kantu eta dantza herrikoiak, irratian entzuten dituztenak... Familia artean, guraso eta haurrak elkarrekin gozatzeko aukera polita.

Euskaraokea.

 

Haur eta gaztetxoak mikrofono aurrean jarri, beraien artista sena atera eta beraien gustuko kantuak abesteko aukera izango dute. (Pirritx eta Porrotx, Go!azen, Gatibu, Esne Beltza....)

Kontutan izan ekimen hau aurrera ateratzeko antolatzaileak bi laguntzaile jarri beharko dituela haurren antolakuntza eta segurtasuna bermatzeko.

Ezkontzak eta
ospakizunak

 

Zuen gustuak, kantu kutunak, eta familiarteko eta gonbidatuen ezaugarri guztiak kontutan hartu (adina, jatorria...), eta egun garrantzitsu horretarako bereziki kantu sorta eder bat prestatuko dugu.

Nahi izanez gero, cocktail-a musika lasaierekin ere girotu daiteke, edo dantzaldia luzatu. Azken finean, emanaldia zuen neurrira egokitu daiteke.

No hay eventos próximos en este momento

info@joxemendizabal.eus
+34 619 738 000

© 2016 by Joxe Mendizabal