top of page

Ubideko jaiak. Egitaraua


Ubideko San Juan jaietako momenturik desiratuena, basora joan, zugatz bat moztu, herriko plazara eroan eta bertan altxatzea izango da, seguru asko. Tradizino ikusgarri hau urtero barriztatzen da Ubiden San Juan bezperan eta aurten be arbolaren bila joateko arrastiko seiretan plazan daukie hitzordua ubideztarrak. Horregaz emongo deutsee hasikerea hiru egunetako jaiai. Bagilak 23, barikua 18:00etan, plazan batu arbolaren bila joateko. 19:00etan, arbola zutitu plazan. 21:30ean, afari truke herritarra. 22:30ean, San Juan bezperako sua plazan. Bagilak 24, zapatua 12:30ean, mezea. Ondoren kopautxoa plazan eta Adarhots tronpa taldearen musikea. 17:30ean, txotxongiloak. 22:00etan, pelota partiduak. 24:00etan, erromeria Joxe Mendizabal-en eskutik Bagilak 25, domekea Egun osoan zehar puzgarriak. 18:00etan, Ubideko zirko eskolako umeen emonaldia. Ondoren parrilladea.

Entradas Recientes

Ver todo

Elkarrizketa 28 kanalean

https://www.28kanala.eus/saioak-28-kanala/69-herriak/irura/8969-eskualdeko-hainbat-musikarik-krisi-egoera-nola-bizi-duten-kontatu-digute

bottom of page