• Joxe Mendizabal

Irurako San Mieletan

Actualizado: 28 de oct de 2019


Badatoz Irurako San Mielak eta aurten ere bertan izango gara, irailak 21ean eta urriak 7an.
Hemen duzue egitarau osoa:
Irailak 21, ostirala

18:30: Agurra, txupinazoa eta herensugearen jaitsiera plazan 19:00: Kalejira buruhandiekin eta erraldoiekin eta Loatzo Musika Eskolako musikariekin 21:00: Barrikotea. Jan-ontziak eta mahai-tresnak norberak eraman behar ditu, kuadrilla bakoitzak bere mahaia jarri behar du eta afalostean mahaiak bildu behar dira Ondoren, Erromeria.com taldearen emanaldia plazan

Irailak 22, larunbata

09:00: Gazte-festsaren hasiera, plazan 11:00: Molto Grand Prix lasterketak, haur txikientzat (2012-2016), plazan 11:30: Patata-tortilla lehiaketa 7 urtetik aurrerakoentzat, plazan. Parte hartzeko arauak:

  • Liburutegian izena eman behar da irailaren 10etik aurrera su txikia erreserbatzeko.

  • Osagaiak eta tresneria norberak ekarri behar ditu.

  • 2008/2011 urteen artean jaiotakoak binaka, heldu baten laguntzarekin parte hartu dezakete.

  • 2005/2007 urteen artean jaiotakoak hirunaka, helduen laguntzarik gabe.

  • Egunean bertan plazan izena ematen dutenek sua ere beraiek ekarri beharko dute.

  • Guztientzako sariak egongo dira. Tortillak egile eta ikusleek dastatuko dituzte.

13:00: Gazten dantza-soka plazan 14:00: Haurren bazkaria, pirataz jantzita. Beharrezkoa da udaletxeko kultura bulegoan izena ematea, irailaren 19ra arte. 14:30: Gazteen bazkaria Share Elkartean 15:00: Altxorraren bila jokoa ume-festakoentzat. Beharrezkoa da izena ematea bazkarirako izena ematerakoan 17:00: Zumba saioak, Zumba Lokurako kideek gidatuak, Garbitegiko plazan 18:00: Poteo musikatua gazte festako taldearekin 21:00: Gazteen afaria plazan 23:15: Kontzertuak: ETS (En Tol Sarmiento), Koban eta DJ BULL.

Irailak 23, igandea

11:00-13:00 eta 15:30-18:30: Haur parkea, Garbitegi ondoko plazan 17:00: Xare partida Trinketean: Irurako beteranoen eta gazteen arteko lehia 18:30: Bertso-saioa elizan. Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi. Gai-jartzailea: Amaia Agirre

Irailaren 28a - Ostirala

18:30: Kalejira, Buruhandi eta erraldoiekin, Loatzo Musika Eskolako txistulariek eta trikitilariek lagunduta. Ondoren, txistor-jatea Share Elkartean. 22:30: Play back jaialdia plazan

Irailak 29, larunbata. San Migel eguna

09:00: Diana txistulariekin 11:00: Meza nagusia. Ondoren, Irurako Lats dantza-taldearen emanaldia eta hamaiketako herrikoia San Migel Plazan. 18:00: ‘Chef nature’ haur-ikuskizuna Markeliñe taldearen eskutik, plazan 19:00: Poteo musikatua 21:00. Herri-afaria.

Helduen menua: 22 € · Haurren menua: 11 € · Langabetuak, ikasleek eta jubilatuek: 17 € Oharra: afarirako txartelak salgai udaletxeko harreran eta kultura bulegoan (goizez), eta trinketean (goiz eta arratsaldez) irailaren 22a arte. Afal-ostean afaltiarrek jaso beharko dituzte mahaiak eta aulkiak.

22:30: Dantza latino saioak, Atxupi plazan, Irura Kafetegiak antolatuta. 23:30: Gau-dantzaldia, Laket taldearekin.

Irailak 30, igandea

11:00: Marrazki-lehiaketa Ondoren buruhandi txikiak plazan 18:30: Sagardo dastaketa 20:00: Eguzki Goxo abesbatzaren emanaldia. Ondoren, herensugearen erretzea.

Urriak 7, igandea

12:00: Meza nagusia 14:00: Bazkaria, jubilatu eta pentsiodunentzat, Aizpurua Jatetxean. Jubilatuen elkartean eman beharko da izena, 12 euro ordaintzearekin batera. Ondoren, musika dantzagarria Joxe Mendizabalen eskutik


16 vistas

info@joxemendizabal.eus
+34 619 738 000

© 2016 by Joxe Mendizabal